lunes, 9 de agosto de 2010

EL SUTRA DE LA GRAN SABIDURIA en euskera



MAKA HANNYA HARAMITA SHINGYO 

Haratago joatea ahalbidetzen duen
Jakituria Handiaren Sutraren muina.

Avalokiteshvarak, Benetako Askatasunaren Bodhisattvak, Jakituria Nagusiaren praktika sakona medio, ulertu-ere ulertzen du bost skandhak (gorputza-materia-itxura, hautemate-sentimena, pentsamena, ekintza eta kontzientzia) Hutsa baino ez direla eta, ulerkuntza honi esker, sufritzen duten izaki guztiei laguntzen die.

O Sariputra! Gertakariak ez dira Hutsaren ezberdin.
Hutsa ez da gertakarien ezberdin.
Gertakariak Hutsa dira; eta Hutsa, gertakariak.
Gorputza-materia-itxura, hautemate-sentimena, pentsamena, ekintza eta kontzientzia Hutsa dira era berean.
O Sariputra! Izate guztiak Hutsa dira.
Ez da jaiotzarik ez heriotzarik. Ez da araztasunik ez lohikeriarik.
Ez da hazkunderik ez murriztapenik.

Hutsean ez dago gorputz-materia-itxurarik, ez hautemate-sentimenik, ez pentsamenik, ez ekintzarik, ez kontzientziarik.
Ez dago begirik ez belarririk, ez sudurrik, ez mihirik, ez gorputzik, ez gogorik.
Ez dago kolore-itxurarik, ez soinurik, ez usainik, ez zaporerik, ez ukimenik ez pentsamenik.
Ez dago ikusmen-kontzientziarik, ez entzumen-kontzientziarik, ez usaimen-kontzientziarik, ez dastamen-kontzientziarik, ez ukimen-kontzientziarik, ezta kontzientziaren kontzientziarik ere.

Ez dago ezjakintasunik ez ezjakintasunaren itzalbiderik.
Ez dago ez zahartzarorik ez heriotzarik, ezta zahartzaroaren eta heriotzaren itzalbiderik ere.
Ez da ez sufrimendurik, ez sufrimenduaren sorbururik, ez sufrimenduaren askapenik, ezta sufrimenduaren askabiderik ere.
Ez dago jakituriarik, ez irabazpenik.
Bakarrik dagoena MUSHOTOKU da: Ezer lortzeke.

Arrazoi hau dela eta, Jakituria Mugagabe honi esker, Bodhisattvaren izpirituan
ez da existitzen ez sarerik ez oztoporik, ezta oztopo kausarik ere.
Ez da existitzen ez beldurrik ez larderiarik, ezta beldur eta larderia kausarik ere.
Honela, Bodhisattva, lilura, asaldura eta atxikimenduetatik askatu, eta bizitzaren azken etapara iristen da, Nirvanara.

Jakituria Handi eta Mugagabe honi esker, iraganeko, oraingo eta geroko Buda guztiek Askapen Gorena erdietsi dute. Hortaz, Hannya Shingyo Mantra Unibertsala da, Mantra Handi Distiratsua, Mantrarik garaiena, Mantra paregabea, sufrimendu mota oro itzaltzen duen hura. Akatsik gabeko egia benetakoa da.

Hannya Haramitak aldarrikaturiko Mantra hau honela esaten da:

GYATE, GYATE,
HARAGYATEI
HARA SO GYATE,
BOJI SO WAKA.

Zoazte, zoazte,
zoazte elkarrekin
zoazte elkarrekin haraindiaz haraindi,
azken argikunderaino.

Traducido por Kepa Eguiluz
Comunidad Budista Soto Zen

No hay comentarios:

Publicar un comentario